Getxoko PPren bozeramaileak berak kartzelaratzea eskatu zuen aurkeztutako salaketan. Bitartean, gazte getxoztarrari fidantzapeko askatasuna emateko 2007ko urrian hartutako erabakia berraztertzeko eskatu dio Baltasar Garzon epaileari Fiskaltzak. Hilabete horretan, Uribe Kosta eskualdean egindako sarekadan atxilotu ostean, osasun arazoak direla eta, 6.000 euro ordainduta aske uztea erabaki zuen Auzitegi Nazionaleko epaileak. Mehatxu terroristen deliturako, berriz, 10 eta 15 urte bitarteko zigor eskaera aurreikusten du Espainiako Kode Penalak.
Askatasunaren salaketa oharra:
Alderdi politikoek, komunikabideek eta aparatu judizialek eskuz esku aurrera daramaten eraso berri baten aurrean gaudela salatu nahi dugu Askatasunatik. Euskal Herria salbuespen egoeran aurkitzen da eta modu honetako erasoak eguneroko ogi bihurtu zaizkigu. Salbuespen egoeraren azken adibidea da Zigorren aurkako zitazioa.
Aurrerantzean ere errepresioa salatzen jarraitzeko deia luzatzen dugu Askatasunatik. Honez gain gure elkartasuna adierazten diogu Zigor Goikoetxea gazteari.
Askatasuna
Hedabide ugarik zabaldu eta Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak