Gaur egingo diete azken agurra Marokon hildako bi neska algortarrei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 26a, 13:51

Algortako San Nikolas elizan egingo dira gaur, arratsaldeko 7:30ean, Marokon auto istripuan sendutako bi neska algortarren omenezko hileta elizkizunak. 31 urteko E.T. eta E. B. oporretan zeudela galdu zuten bizia, abuztuaren 18an. Essauira eta Safi artean 58 kilometro eginda zituztela, "autoa errepidetik irten, bazterbidea zapaldu, irristatu eta, ibilbidera bueltatzen ahalegintzen ari zirela, kotxeak aldarokak egiten hasi eta, azkenik, irauli egin zen", Agadirren Espainiako kontsula Jose Pintorrek azaldutakoaren arabera. Istripu horretan, beraiekin zihoan 32 urteko G. B. emakumea arin zauritu zen. Irudian, istripua izandako zonaldeko mapa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun