Marije Fullaondo Algortara ekarri zuten atzo familiako baten hiletara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 26a, 15:59

Egun Villabonako espetxe asturiarrean preso daukaten Batasuneko mahaikide Marije Fullaondo algortarra San Nikolas elizara ekarri zuten, atzo arratsaldean, bere bikotekidearen amaren omenezko hileta elizkizunetan izateko. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez adierazi duenez, "inguru guztia poliziez hartuta izan zen eta tentsio uneak nahastu ziren bertaratuen agurrekin". Ildo horretan, Gara egunkariak zehaztu du herrikideek harrera beroa egin arren, ertzainek ez ziotela aukerarik eman Fullaondori eurengana hurbiltzeko. Preso algortarra "bilurrak jarrita eta airean" sartu zuten elizara kalez jantzitako agenteek, elizkizunak hasi eta ordu laurden lehenago; kanpoan, Ertzaintzaren bi furgoneta sarrera zaintzen zuten bitartean, kazetak aipatu duenez. Hileta bukatutakoan, 10 minutuz bikotekide eta familiarrekin egoten utzi zioten Fullaondori. Baltasar Garzon epaileak abenduaren 21ean agindu zuen Algortan jaio eta Errigoitin bizi zen Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea espetxeratzea. Argazkian, Marije Fullaondo prentsaurreko batean, espetxeratu aurretik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun