Zigor Goikoetxea gazte getxoztarra baldintza gabe espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak, Marisa Arrue PPko zinegotziari "hiltzeko mehatxua" egin eta horrenbetez "agintariari atentatua" egin ziolakoan, Askatasunak jakinarazi duenez. 6 urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete Goikoetxeari delitu horren egiletzat jotzen badute. Atzo gazteari hartu zion deklarazioa Andreu eta berak ukatu egin zuen Arrueri heriotza mehatxurik egin ziola. Hala ere, Goikoetxea badaezpada 72 ordurako espetxeratzeko agindu zuen epaileak, PPko zinegotziari deklarazioa hartu bitartean. Gaur goizeko 10etan hasi eta ordu erdiz deklaratu ostean, Arruek salaketa berretsi duenez, neurria gogortu eta baldintza gabeko kartzelatzea agindu du Andreuk. Bitartean, gaurko, mobilizazioa deitu du Algortan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Protesta 20:00etan izango da, Telletxe plazan. Argazkian, Zigor Goikoetxea /
Etengabe