Atzo, arratsaldeko 8etan, 350 lagun inguruk egin zuten kontzentrazioa Algortako Telletxe plazan,
Zigor Goikoetxearen atxiloketa salatzeko. Bertan, gazte getxoztarraren egoeraren berri eman eta "errepresioaren urrats berri modura" azaldu zuten bere espetxeratzea, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez azaldu duenez. Ondoren, manifestazioa egin zuten Algortako kaleetan zehar. "Olde errepresiboaren aurrean antolatu eta gatazkaren norabideak argi izanda irmo aurrera jotzeko" deitu zuen errepresioaren aurkako erakundeak. Etzi, hilabeteko azken ostirala izanik, ohiko mobilizazioa egingo dela iragarri dute. Goikoetxea baldintza gabe espetxeratzeko agindu zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak, Marisa Arrue PPko zinegotziari "hiltzeko mehatxua" egin eta horrenbetez "agintariari atentatua" egin ziolakoan. Gaztea Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxean sartu dute. Argazkian, atzoko manifestazioa / Etengabe.