Getxoztar bat hil da Martzillako entzierroan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 27a, 12:59

"Deia" egunkariak zabaldutakoaren arabera, Getxo udalerriko bizilaguna zen Martzillan (Nafarroa) herriko jaietan atzo egin zuten entzierroan heriotza aurkitu zuen gizona. Nafarroako Gobernuko informazio iturriek aditzera eman zutenez, Marques de Villena plazan gertatu zen ezbeharra 19:20ean. Bigantxak askatzen dituzten ekitaldian parte hartzen ari zen 46 urteko A. G. R., baina bigantxa batek harrapatu egin zuen eta buruan kolpe gogorra hartu eta burezur-garuneko traumatismoa eragin zion, arnasa ere eten zitzaiolarik. Horrelako ekitaldietan egon ohi diren osasun-zerbitzuek artatu zuten gizonezkoa, baina ezin izan zuten ezer egin eta ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil zen, kolpea hartu eta denbora gutxira. Argazkian, bigantxak Martzillan aurreko urte batean / Martzilla jaietan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun