Lubizien arriskuak bere horretan dirau Barrikako hondartzan, PPren ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 27a, 19:37

"Aurreko hilabetetan" Barrikako hondartzan gertatutako lubizien inguruko informazioa eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari PPk, Batzar Nagusietan aurkeztutako ekimenaren bitartez. Ingurumen batzordeko idazkari Arturo Aldecoa ahaldun popularrak azaldutakoaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kostalde Mugaketa Sailak orain gutxi kaleratutako txosnenean, areatzaren erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartzeko agintzen zitzaion administrazioari. "Antzemandako arriskua horrenbestekoa zen, non malkarretatik haitzak erortzen diren hondartzako zatian eta bertara sartzeko eskaileretatik igaratzea debekatzea aurreikusten zuen agiriak", zehaztu du Aldecoak. Joan den udan ere harri jauzi ugari gertatu ziren eta, urte honetara begira, babes hezia jarri zuen Barrikako Udalak. Hala ere, hori nahikoa ez delakoan, neurriak hartzeko eskatu die tokiko erakundeari, Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Alderdi Popularrak. Argazkian, Arturo Aldecoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun