Barrikako hondartzako lubizien inguruan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kostalde Mugaketa Sailak kaleratutako txostenak hedabideetan izandako oihartzunak Juan Jose Ezpeleta alkatearen erantzuna eragin du gaurkoan. Batetik, areatza isteko gomendioak “haitzak erortzen ziren inguruari buruzkoak" direla aipatu du udal agintariak, "eta ez hondartza osoari buruzkoak”. Bestalde, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko ardura Bizkaiko Foru Aldundiari egotzi dio, besteak beste, sorosleak, hondartzainak eta garbitzaileak aipatu erakundeak jartzen dituela argudiatuz. “Jakin nahiko nuke euskal kostaldeko gainontzeko itsaslabarretan nola bermatzen duten segurtasuna. Hondartzan segurtasuna bermatzea ez da Udalaren ardura”, adierazi du Ezpeletak. Bere hitzetan, 2007ko abuztutik ez da lubizirik gertatu. “Horregatik, jendeari gonbitea egin nahi diot hondartzara etor dadin eta arriskurik ez dagoela bertatik-bertara ikus dezaten”, aipatu du alkateak. Argazkian, Barrikako hondartzako eskaileratan jarritako babes hezia.