Bihar hasi eta asteazkenera arte luzatuko San Antolin jaietarako, ekitaldi ugari antolatu ditu Plentziako ezker abertzaleak. Besteak beste, ostiral honetan bertan, enkartelada egingo dute Kristo baselizan, 18:00etan, "Euskal presoak Euskal Herrira!" lemapean. Bi egun barru, berriz, "Euskal Herrian demokrazia zero!" hartuko dute goiburutzat, mobilizazioa egiteko. Igandeko enkartelada 13:00etan egingo da, Astillero plazan. Ondoren, 15:00etan, herri bazkaria (txartelak salgai daude ohiko lekuan) izango da txosnetan eta, bazkal ostean, euskal preso politikoei egingo zaie omenaldia. Irailaren 1ean, astelehenarekin, nekazal azoka solidarioak hartuko ditu Astillero inguruak. Azkenik, hilaren 2an, 12:00etatik aurrera koktelak izango dira Erribera kalean. Argazkian, orain hilabete batzuk Plentzian egindako mobilizazioa /
Askatu.org.