Arrain eta baleei buruz solastuko dira gaur Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 28a, 14:39

Proa elkarteak antolatuta, arrain eta baleen inguruko hitzaldi bana entzuteko aukera edukiko dute, gaur arratsaldean, Plentziako Goñi Portal kultur etxera hurbiltzen direnek. Batetik, Azti Tecnalia zentro teknotogikoko datuen bilaketa eta gestio integratuan koordinatzaile Iñaki Artetxek hartuko du hitza. Berak gure itsasbazterreko kirol eta ekonomi interesdun espezie ohikoen deskribapena eta identifikazioa egingo du, eta beste espezie garrantzitsuei buruz eta beraien eguneko egoeraz arituko da, kultur iturri plentziarrek zehaztu dutenez. Bestalde, Gorka Ocio ornitologoa eta itsas zetazeoetan eta biodibertsitatean aditutako naturistak gure itsasoan bizi diren baleen begieztapena eta identifikazioa azalduko du. Saioa 19:30etik aurrera izango da, sarrera doan. Argazkian, balea konkordun bat / Rui Freitas Rego.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun