Zigor Goikoetxearen askatasuna aldarrikatuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 28a, 19:42

Hilabeteko azken ostiraleko deialdiarekin bat eginez, Zigor Goikoetxea gazte getxoztarraren espetxeraketa salatzeko mobilizazioa deitu du biharko, abuztuak 29, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Hain zuzen ere, 20:00etan jarri dute hitzordua, Telletxe plazan. Goikoetxea baldintza gabe espetxeratzeko agindu zuen asteartean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak, abuztuaren 10eko San Lorentzo azokan, Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileari "hiltzeko mehatxua" egin eta horrenbestez "agintariari atentatua" egin ziolakoan. "Gara" egunkariak gaur agertu (gaztelaniaz) bezala, zinegotzi popularraren deklarazioa nahikotzat jo zuen epaileak, "polizia txostenik, irudirik edota lekukorik ez" dagoen arren. Arrueren deklarazioari emandako "egiatasunaren" harira, Lander Labajo preso politiko algortarrari eta Uribe Kostako beste bi gazteri maiatzaren 28an egindako epaiketa ekarri du gogora kazetak. Getxoko PPren bozeramaileak istilu batzuen egiletzat hartu zuen aretoan hiru mutilen artean eserita zegoen kalez jantzitako ertzainetako bat. Argazkian, 350 lagun inguruk galdegin zuten Zigor Goikoetxea askatzea herebegun Algortan / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun