Ostiral honetan, abuztuak 29, arratsaldez, Peña Txuri Surf Txapelketari hasiera emango zaio Sopelako Atxabiribil hondartzan. Herriko lagunek esku hartuko dute lehiaketan, klubeko kideek hain zuzen ere. Hala ere, hainbat maila bereiztuko dira: Sub 14, Sub 18, Surf Opena, Bodyboard Opena, Master, Ohol handia, Neskak (Surf) eta Bodyboard. Txapelketa igandean amaituko da, parrillada batekin eta sari banaketarekin. Bestalde, aurten ere Aireko Inauteria Barinatxe hondartzako itsaslabarretara helduko da Sopelako Airetik Parapente Taldearen eskutik. Irailaren 6an, 11:00etan hasiko da jarduera, eguraldiak ahalbidetzen badu. Bestela igandean egingo dute. Ekitaldi honetan, parapente eta delta hegal zaleek mozorro dibertigarriak airean erakusteko aukera izango dute. Argazkian, Peña Txuri Taldeko kideak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!