Astelehenetik aurrera 5 zentimo garestiagoa izango da Bizkaibusen bidaiatzea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 28a, 21:10

Irailaren 1etik aurrera egongo dira indarrean Bizkaibus zerbitzuaren 2008-2009ko tarifa berriak (pdf), Bizkaiko Foru Aldundiak iragarritakoaren arabera. Gauzak horrela, astelehenetik aurrera euroko 5 zentimo garestiago izango da bidaiatzea Creditrans edo txartel arrunta erabilita, bosgarren eremuan izan ezik. Bertan 10 zentimo gehiago ordaindu beharko dira bidai bakoitzeko. Horri begiratuta, Uribe Kosta eta Erandioko bidaiarientzat gaitzerdi: Bizkaibusek egindako banaketan, bigarren eta hirugarren guneek hartzen dituzte eskualdeko udalerriak. Bitartean, orain gutxi 55 zentimotik 50era merkeagotu zuten Gizatrans txartelaren prezioa bere horretan mantenduko da. Adineko eta minusbaliatuentzat da aipatu billetea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun