Argazki lehiaketa antolatu du bigarrenez Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 29a, 14:03

Erandioko II. Argazki Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabaldu du jada tokiko erakundeko Kultura Sailak. Azaldu dutenez, zuri-beltzezko zein koloretako irudiak aurkez daitezke. Hori bai, Erandioko landa eremuko bizimoduaren eta lanbide tradizionalen ondareari buruzkoak izan behar dute argazkiek. Lanok postaz bidal daitezke edota zuzenean eroan honako helbide hauetara: Kultura Saila / Erandioko Udala. Irailaren 23a plaza (48950 Erandio) edo Astrabuduako Udal Bulegoa. Mezo, 20 (48950 Erandio). Argazkiak aurkezteko epea, irailaren 19an amaituko da, 14:00etan. Irudi bakoitzarekin batera gutunazal itxia aurkeztuko da eta horren barruan parte-hartzailearen datu hauek agertu beharko dira: izen-deiturak, helbidea, harremanetarako telefono zenbakia, adina, non erroldatua, ezizena, argazkiaren titulua, obraren azalpena. Argazkiak 30 x 40 zentimetro neurriko argazki-paperean aurkeztuko dira. Argazkian, Erandio Landako eliza gauez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun