Begirale eta zuzendari ikastaroak antolatu ditu Bizarra Lepoanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 29a, 14:52

Aurten ere begirale eta zuzendari ikastaroa antolatu du Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Lehenengoak 204 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko izango ditu, bi urtetan osatu beharrekoak. Parte hartzeko baldintzak ondokoak dira: 18 urte eginda edo lehenengo urtean berten bete behar dira; eta praktikak Getxoko aisialdi talderen batean egitea. Prezioa 150 eurokoa izango da urte bakoitzeko. Zuzendari ikastaroak, berriz, 100 ordu teoriko-praktiko eta 120 ordu praktiko izango ditu. Ikastaroan parte hartzeko baldintzak dira: 21 urtetik gora izatea, begirale agiri ofizialaren jabe izatea eta Bigarren Hezkuntza edo horren baliokidea izatea. Prezioa 160 eurokoa izango da. Matrikulazioa irailaren 15etik 28ra egin daiteke, goizeko 9:30etik 13:30ak arte, Bizarra Lepoanen bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa / Algorta). Izen emate orriarekin batera, NAN fotokopia, argazki bat eta bankuko abonarea (BBK 2095 0019 50 9102257479) aurkeztu beharko dira. Argazkian, Bapirukeko begiraleak umeekin jolasean.

Bestalde, urtero legez, Yoga euskaraz egiteko aukera egongo da Getxon, Hasier Rekondo iralkaslearen eskutik. Algortako San Nikolas ikastolan astelehen eta asteazkenetan batuko dira, 19:30etik 21:00etara. Urriaren 1ean dute lehenengo eguna. Hasiberri zein esperientziadunentzat ikastaro egokia da, Bizarra Lepoanetik adierazi dutenez. Bazkideek eta berbalagunek 30 euro pagatu beharko dute hilean eta gainontzekoek 35 euro. Interesa daukaten guztiek irailean zehar edukiko dute izena emateko aukera.

Bilera irekia

Bizarra Lepoaneko langileek eta bazkideek bilera irekia egiten dute hilean behin. Informazioa banatu eta aurrera begirako egitasmoak diseinatzen dituzte guztien artean. Oporren ostean, irailaren 25ean, 20:00etan dute hurrengoa Aldai Kulturgunean (Karitate kalea 1 / Algorta).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun