Iraileko azterketak prestatzeko ikasgelak zabalduko dituzte bihartik aurrera campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 29a, 20:45

Unibertsitateko ikasleek azterketa garaia osoan zehar probak prestatzeko leku egokia izan dezaten abuztuaren 30etik irailaren 14ra Leioa eta Erandioko campuseko hainbat gela zabalduko dituzte. EHUk jakinarazi duenez, zabalduko diren zentroak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategia eta liburutegi nagusia izango dira. Zentro horiek ordutegi honen arabera zabalduko dira: goizeko 9etatik 13:00etara liburutegia erabili ahal izango da eta ordu horretatik aurrera, 19:30ak arte, fakultatea. Bilbon ere, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuko gelak eta Ingeniaritza Eskolako ikasgelak irekiko dira. Bestalde, Getxo udalerriko liburutegiek eta ikasgelek azterketen garaira moldatu dituzte ordutegiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun