Astelehenetik larunbatera tailerrak eta zinema emanaldia izango dituzte txikiek Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 29a, 21:14

Astelehen honetan, irailak 1, hasiera emango zaie Sopelako Udalak haurrentzat antolatutako tailer egitarauari. Lehenengo jarduera liburutegi ibiltaria izango da. Bertan, neska-mutilek euskarazko literatura eta aldizkariak irakurtzeko aukera izango dute bi adin tarteetan banatuta: 6 urtetik beherako umeak eta 6 eta 14 urte artekoak, hurrenez hurren. Astertean, hilak 2, birziklapen tailerra izango dute txikiek. Hainbat objektu berrerabiliz, baliagarriak izan daitezekeen jostailuak eta mozorroak egiteko aukera izango dute. Asteazkenean, zirku tailerran artista sentituko dira haurrek: malabarrak, hankapaluak, mazak, tranpolinak, jauzilariak... probatuko dituzte. Bestalde, ostegunean, talo tailerra egingo dute eta ostiralean, herri kirol tailerra. Azkenik, hilaren 6an, larunbatarekin, "Mixina" pelikula ikusteko aukera edukiko dute haurrek. Tailerrak 17:30ean izango dira eta zinema emanaldia 21:30etan. Jarduerak Sopelako udaletxe aurrean egingo dira (euria egitekotan pilotalekuan). Argazkian, hainbat ume liburuak irakurtzen Euskararen Astean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun