Bost lagun zauritu dira atzo, abuztuak 31, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan izandako hiru zirkulazio ezbehar azpimarragarrienetan, guztiak Bizkaian, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera. Lehen istripua goizeko 7:40ean jazo zen BI-2122 errepidean, Plentzian, Gorlizerako noranzkoan. KTM motozikleta bateko gidaria (17 urteko mutiko bat) bidetik atera zen eta ezponda baten kontra egin zuen talka. Oraindik ikertzen ari dira nola gertatu den. Ezbeharraren ondorioz lurrean etzanda gelditu zen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten larri zaurituta. Era berean, atzo ere Ertzaintzak gidari bat atxilotu zuen Getxo udalerrian. Herrizaingo Sailaren arabera "gidari bat maniobra arraroak egiten ikusi" eta geldiarazi zuten positiboa eman zuen alkoholemia proba egiteko. Ertzaintzaren arabera, gidariak gidabaimenik gabe zihoala aurretik puntu guztiak galdu eta berau kendu ziotelako. Argazkian, istripu bat Algortako Getxo I institutu aurrean, 2005eko ekainean.