Aurreko asteburuan bezala, irailaren 6an eta 7an Astrabuduako Josu Murueta kultur etxeko ikasketa aretoa zabalik egongo da, 9:00etatik 14:00etara, goizez, eta 16:00etatik 21:00etara, arratsaldez. Bitartean, Leioa eta Erandioko campusean ere unibertsitateko ikasleek azterketa garaia osoan zehar probak prestatzeko leku egokia izan dezaten, irailaren 14ra arte hainbat gela egongo dira zabalik.
EHUk jakinarazi duenez, zabalduko diren zentroak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategia eta liburutegi nagusia izango dira. Zentro horiek ordutegi honen arabera zabalduko dira: goizeko 9etatik 13:00etara liburutegia erabili ahal izango da eta ordu horretatik aurrera, 19:30ak arte, fakultatea. Bilbon ere, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuko gelak eta Ingeniaritza Eskolako ikasgelak irekiko dira. Bestalde,
Getxo udalerriko liburutegiek eta ikasgelek azterketen garaira moldatu dituzte ordutegiak.