Aste bukaerarako musika emanaldi bi eta pintura lehiaketa prestatu dituzte Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 1a, 23:50

Musika gustoko duten guztiek emanaldi bana izango dute iraliaren 4an eta 5ean Plentziako Madalenako elizan. Batetik, kontzertu lirikoa eskainiko dute ostegunean Santos Ariño baritonoak, Andeka Gorrotxategi tenoreak, Carmen Aparicio sopranok eta Itziar Barreos pianojoleak. Bestalde, ostiralean, Leioako Kantika Koralaren kontzertua izango da. Biak ala biak 20:30ean izango dira. Bestalde, larunbatean, hilak 6, pintura lehiaketa egingo dute Plentziako ibiltokian. Txapelketa goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko seietan bukatuko da. Sariei dagokienez, 1.300, 700, 500 eta 400 euro banatuko dira lehenengo lauren artean. Eta 300 euroko accesit sari bat ere egongo da. Argazkian, Leioako udal musika eskolako Kantika Korala abesbatza / La idea del norte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun