Getxo Antzokiko saioei dagokienez, aurten honako lan hauek eskainiko dira bertan: Maskaradaren "Ohean" (urriaren 10ean), Adosen "El jefe de todo esto" (urriaren 11n), Agerre Teatroaren "Secando charcos" (urriaren 17an) eta Kunkaren "Sexo gratis".Emanaldiak 20:00etan hasiko dira eta sarrerak 9 eurotan jarriko dira salgai (7 euro jubilatuentzat edota Gazte Txartela aurkeztuta).
Bestalde, Andrés Isasi Musika Eskolako saioak 18:00etan izango dira eta sarrerak 2 eurotan jarriko dira salgai. Aurten, gaztetxoek honako lan hauez gozatu ahal izango dute: "A través de Africa" (urriaren 11n), "Zorionak zuri" (urriaren 12an), "Harritzeko ipuinak: Tartalo eta sorgina" (urriaren 18an) eta "Andersen, el patito feo" (urriaren 19an).
Azkenik, doako muntaiak Algortako Telletxe plazan izango dira. Aurtengo egitarauak haurrentzako antzerki, txotxongilo eta pailazo ikuskizunak (13:00ean); Simulacro talde getxoztarraren "Con el bulto a la espalda" lana (urriaren 9an, 19:30ean) eta Organiken helduentzako "Malditas" ikuskizuna (urriaren 17an, 20:00etan).