Aita-amentzako euskara ikastaroak antolatu ditu Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 2a, 20:31

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta aipatu erakundea osatzen duten udalek euskaraz ez dakiten edota oso maila txikia duten gurasoentzako ikastaroak sustatzen dabiltza, ikasturte berria gainean dugula. Hasiberriak eta Gurasoak Lagunduz izeneko kurtsoek 90 eta 100 ordu arteko iraupena izango dute (astean, ordu eta erdiko eskola bi), 2008ko urritik 2009ko ekainera bitartean. Deialdiari buruzko informazioa eta eskabide-orriak Mankomunitatean bertan eta tokian tokiko euskaltegietan izango dira eskuragarri irailaren 8tik urriaren 1era bitartean. Honako hauek dira ikastarook eskaintzen dituzten euskaltegiak: Sopelako Udal Euskaltegia (Enrike Urrutikoetxea, 10 / 946 763 154), Urdulizko AEK euskaltegia (Aita Gotzon, 8 / 944 304 734), Gorlizko Jentilbaso AEK euskaltegia (Iberrebarri plaza, 5 / 946 773 646) eta Jose Antonio Agirre euskaltegia (946 771 938 / 944 606 671) plentziar zein lemoiztarrentzat. Argazkian, eskualdeko tokiko erakundeek ez ezik, Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak ere aita-amentzako ikastaroak antolatu ohi ditu / Egizu!.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun