Neska-mutilentzako irakurketa lehiaketa antolatu du Urdulizko Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 2a, 21:35
Urdulizko Kultur Etxeak irakurketa lehiaketa antolatu du 6 eta 14 bitarteko liburutegiko irakurle guztientzat. "Irakurriz Jolastu" izenburuko ekimenak abenduaren 30era arte iraungo du. Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiak liburutegian bere datuak eman beharko ditu. Horrenbestez, hiru maila bereiztu dituzte: gorria, 6 urtetik aurrerakoentzat; berdea, 9 urtetik gorakoentzat; eta horia, 12 urte baino gehiago duten neska-mutilentzat. Parte hartzaileek, emango zaien zerrendatik, gutxienez, 4 liburu irakurri beharko dituzte. Maileguan eskatutako liburuarekin batera, fitxa bat emango da. Mailegu hau ezin izango da 15 egun baino luzeagoa izan; egun horiek pasa eta gero, parte hartzaileek liburua eta fitxa behar den moduan beteta bueltako dute. Maila bakoitzeko sari bat egongo da. Saria liburuak edota material didaktikoa erosteko 100 euroko bale bat izango da, bertan adierazten dan liburudendan trukea egiteko. Argazkian, Urdulizko kultur etxeko eraikina.
Antolatzaileek beste sari-bale bat zozketatuko dute euskaraz idatzita dauden 3 liburu gutxienez irakurri dituztenen artean. Gainera, ondo betetako fitxa guztiak zozketetan sartuko dira. Partaideak zenbat eta fitxa gehiago ondo beteta entregatu aukera gehiago izango du saria lortzeko, baina bat baino gehiago ezingo du eraman. Erabakia 2009ko urtarrilaren 23an jakinaraziko da eta sari banaketa hilaren 31n izango da, 13:00etan.

Tailerrak

Urdulizko Kultur Etxeak 2008-2009 ikasturterako antolatutako tailerretan parte hartzeko matrikula irailaren 5era arte egin ahal izango da, tokiko iturriek jakinarazi dutenez. Kurtsoak udalerrian erroldatuta egon eta interesa erakusten duten guztientzat dira. Hala ere, izena emoteko epea amaitzen denean lekurik balego, erroldatuta ez daudenak ere matrikulatzeko aukera edukiko dute, zehaztu dutenez. Eskabideak sarrera-zenbakiaren ordenaren arabera onartuko dira. Mailez edo faxez jasotako eskaerak 13:30etik aurrera onartuko dira (goizez, ordu hori baino lehenago jasotakoak) eta 21:00etatik aurrera (arratsaldez, ordu hori baino lehenago jasotakoak) jasotako egunean.

Ikasleari onartua izan dela jakinarazita, honek irailaren 15a baino lehenago egin beharko du matrikulari dagokion diru-sarrera. Holan egingo ez balu, tailerretara joateko interesik ez daukala ulertuko da, eta antolatzaileak beste bat sartu ahal izango dute bere lekuan. Kurtsoek urriaren 1etik 2009ko maiatzaren 30era arte izango dute iraupena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun