Ohitura zaharrak alde batera utzi gabe (euskal dantzak, herri kirolak, bertsolariak...), garai berrietara moldatzen badakitela erakutsi dute urtetik urtera urduliztarrek, Andra Mari jaietan. Gauzak horrela, ostiralean, Inola emakume elkarteko kideek udaletxeko balkoitik txupina bota ete pregoia irakurri eta berehala, zahar zein gazte, gustu guztietarako ekitaldiez beteko dira kale eta landak. Nork dio idi probek eta reggae kontzertuek tokirik ez daukatela festa egitarau berberean? Urdulizko jai batzordekoek ondo baino hobeto dakite biak uztargarriak direla. Gainera, Kakarraldo Sunsplash bezalako jaialdi mundiala antolatu arren, ez dituzte alde batera utzi bestelako musika estiloak. Bada, lehenengo egunean, Ossirys, Astintzen eta Idi Bihotz taldeek emango dute kontzertua. Biharamunean, berriz, Estropajok eta Drindotsek dantzaldia. Ohi bezala, lehenengo asteburuan (hilaren 5etik 8ra) eliz inguruan izango da gau giroa. Bigarrenean (12tik 14ra), aldiz, Elortza inguruan; Demencia, Auskalo Non eta Luhartz taldeek eskainiko dituzten musika emanaldiak barne.
Bitartean, txikienek hamaika jarduera edukiko dituzte jaiez gozatzeko: jolasak eta tailerrak, mozorro lehiaketa, kale antzerkia... Kirolari dagokionez, ohi bezala, hastear dagoen denboraldi berrian, herriko esku pilota, eskubaloi, areto futbol eta futbol taldeetan arituko diren lagunen aurkezpena egingo dute jaiak aprobetxatuz. Kirol ekitaldiak ahaztu barik, noski. Aurten, lehenengo aldiz, autoen slalom-a egingo dute futbol zelai zaharreko parkingean, larunbatean, 16:30etik aurrera. Azkenik, su artifizialak asteleheneko Andra Mari egunari bukaera emateko utzi dituzte. Landan izango dira, 22:30ean, Astondoaren eskutik. Aurretik, meza nagusia eta ohorezko aurreskua (11:00), trikitrilariak eta luntxa (12:15), txirrindularitza sari nagusia (16:30) eta Ultramar taldearen habanerak (20:15) egongo dira.
Egitaraua:
Irailak 5, ostirala
19:00 Txupin jaurtiketa eta pregoia, udaletxeko balkoitik, Inola emakume elkartearen eskutik. Ondoren kakarraldoaren jaitsiera eta koadrilen igoera landaraino txistulariek eta buruhaundiek lagunduta.
20:00 Herriko zenduen aldeko meza.
20:00 Laubide euskal pilota kirol taldearen aurkezpena estali gabeko frontoian eta haurren eta nagusien partidak.
20:30 Urduliz Eskubaloi Taldearen aurkezpena Iparralde kiroldegian.
20:45 Gonzo Klown taldearen kale antzerkia landan (euria izatekotan ekintza kultur etxean burutuko da): “Mega Circus Kit" antzezlana.
21:45 Karaokerako izena ematea landan.
23:30 Kontzertuak landan, Ossirys, Astintzen eta Idi Bihotz taldeekaz.
Irailak 6, larunbata
10:00 Kalejira.
11:00 Umeentzako parkea: Txu-txu trena, puzgarriak, ludoteka, tailerrak eta margolan lehiaketa Antsonekoa plazan (euria izatekotan ekintzak Iparralde kiroldegian egingo dira.)
11:30 Ku Klux fanfarria.
12:00 Herri kirolak: 2008ko Bizkaiko Aizkolarien Txapelketarako proba.
16:00 Gaztetxoen futbito txapelketako finalak Iparralde kiroldegian.
16:30 Urdulizko I. Autoen Slalom-a futbol zelai zaharreko parkingean.
17:00 Umeentzako mozorro jaia.
17:30 Txikientzako mozorro lehiaketan izena ematea.
18:00 De Traka animazio taldea, mozorro lehiaketa eta sari banaketa landan (euria izatekotan ekintzak kultur etxean egingo dira)
20:00 Antsonekoa Areto Futbol Taldearen aurkezpena eta Getxoko Maskaren aurkako partida Iparralde kiroldegian.
21:00 Nagusientzako musika emanaldia Atlantic,s - Kan taldearen eskutik Antsonekoa plazan.
23:30 Kontzertuak Estropajo eta Drindots taldeekaz.
Irailak 7, igandea
12:30 Urduliz Futbol Taldearen aurkezpena eta Ugeragaren aurkako partida Iparralde kiroldegiko futbol zelai berrian.
17:30 Goitibehera jaitsiera Santa Marinako maldan eta jarraian sari banaketa.
Irailak 8, astelehena
10:00 Kalejira.
11:00 Meza nagusia.
11:45 Ohorezko aurreskua landan.
12:15 Trikitrilariak eta guztiontzako luntxa landan.
16:30 Andra Mari txirrindularitza sari nagusia, elite sub 23 mailakoa.
19:15 Andra Mariko txirrindularitza lasterketaren sari banaketa.
20:15 Habanerak landan Ultramar taldearekin.
22:30 Su artifizialak landan Astondoaren eskutik.
Irailak 12, ostirala
18:00 II. Urdulizko Skate eta Graffiti erakusketa Dj-ak lagunduta, Flow & Fayah irratsaioaren eskutik Urdulizko skate pistan.
20:30 Profesional mailako pala partidak Iparralde kiroldegian.
22:00 Trapu Zaharra taldearen “Vis a vis” antzezlana kultur etxeko areto nagusian.
23:30 Kakarraldo Sunsplash munduko musika jaialdia: Dave Barker (Jamaika), A.J. Franklin (Erresuma Batua), Alberto Tarin & Jazzin Reggae Band, Souls of Fire (Portugal), Chalwa Band (Urduliz) eta Mr. Shoe (Urduliz).
Irailak 13, larunbata
10:00 Kalejira.
11:00 Umeentzako parkea: Txu txu trena, puzgarriak, ludoteka, tailerrak eta jolas alternatiboak, Elortza eskolako patioan (euria izatekotan ekintzak Iparralde kiroldegian egingo dira).
11:30 Iratxo Gorria dantza taldearen emanaldia udaletxeko plazan.
12:00 Pin pon azkar txapelketa Elortza eskolako patioan (10 urtetik gorakoentzat).
12:30 Erronka nagusia: idi harrien eroatea Sistiaga eta Novasen eskutik udaletxeko plazan.
14:30 Herri bazkaria bertsolariek lagunduta udaletxeko plazan. Apuntatzeko, Txiki Barri eta Txiberri tabernetan, irailaren 1etik 9ra (10 euro bakoitzeko, 12 urte beherakoak dohainik).
17:00 Profesionalen esku pilota partidak Iparralde kiroldegian: 1go mailako partida: Titin III - Lasa III / Gonzalez - Zubieta.
20:00 Sardina jana eta sagardo festa, bertsolariek alaituta.
23:30 Kontzertuak Demencia, Auskalo Non eta Luhartz taldeekin.
Irailak 14, igandea
12:00 XI. Frontenis Bikote Txapelketako finalak (euria izatekotan parralde kiroldegian jokatuko dira).
16:00 Mus txapelketa Txiberri tabernan.
18:00 Areto dantzak eta ondoren play-backa Iparralde kiroldegian.
Jaien amaiera.