Aurreko eguneko martxa dela eta, igandea lasaiago aurkezten da. Goizean, ohiko txistularien kalejira egingo dute. 11:00etan, berriz, meza eta Leioako kirol klubei lore eskaintza, ohorezko aurreskuarekin. 19:00ak aldera, XLVIII. Bizkaiko Aurresku Txapelketa ospatuko da. Hori dela eta, Ondizen lagun ugari batzea espero dute antolatzaileek, lurraldeko dantzari onenak ikusteko asmoz. Asteleheneko Andra Mari egunean ere meza egingo dute, 12.00etan baina. Ohorezko aurreskuaren ostean, berriz, nagusientzako luntxa izango da Mendibaiarte otxoteak girotuta. Eguna amaitzeko, 19:00etan playback lehiaketari hasiera emango zaio. Asteartea ere egun lasaia izango da, ohiko txistularien kalejira eta mezarekin. Arratsaldean idi probak ere egingo dituzte.
Errepikapena
Hala ere, ez pentsa hilaren 9ko Andra Maritxu egunarekin bukatuko direnik jaiak. Irailaren 14an, igandearekin, berriro helduko diete ospakizunei, behar bezalako agurra egiteko. Gauzak horrela, goizeko 8etan izango da bizkaitar erako bakailao txapelketaren lursailen zozketa. Ondoren, txistularien txanda helduko da eta 11:30ean herri kirolena. Eguerdian, 13:00ak inguruan, Leioako Musika Bandak eskainiko du saioa eta ordu eta erdi beranduago bakailao lapikoak aurkeztu beharko dira. Bazkaldu eta gero, igel-toka txapelketa (16:00) egin eta 18:30etik aurrera Jo ta Hanka taldeak dantzan jarriko ditu bertan bildutakoak. Azkenik, 19:30ean bakailao txapelketaren sari banaketa izango da eta 22:00ak arte dantzaldiarekin jarraituko dute, aurtengo Ondizko jaiei amaiera emanez.
Egitaraua:
Irailak 5, ostirala
17:30 Txupinazoa. Haurrentzako jolasak: tailerrak, puzgarriak eta ludoteka.
20:00 Mozorro gaua.
23:30 Kontzertua: Travellig Brothers eta Triki Trake.
Irailak 6, larunbata
10:00 Txistularien kalejira.
19:00 Euskal dantzak.
20:30 Sardina jana.
23:30 Kintzertua: Koma eta Basaki.
Irailak 7, igandea
10:00 Txistularien kalejira.
12:00 Meza eta Leioako kirol klubei lore eskaintza. Ohorezko aurreskua.
19:00 XLVIII Bizkaiko Aurresku txapelketa.
Irailak 8, astelehena (Andra Mari)
10:00 Txistularien kalejira.
12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
13:00 Nagusientzako luntxa. Musika saioa: Mendibaiarte otxotea.
19:00 Play-back txapelketa.
Irailak 9, asteartea (Andra Maritxu)
10:00 Txistularien kalejira.
12:00 Meza.
18:00 Idi probak.
Jaien bukaera.
Irailak 14, igandea (errepikapena)
08:00 Makailao (bizkaitar erara) txapelketa. Lursailen zozketa.
10:00 Txistularien kalejira.
11:30 Herri kirolak.
13:00 Leioako Musika Banda.
14:30 Makailao lapikoen aurkezpena.
16:00 Igel toka txapelketa.
18:30 Erromeria: J O Ta Hanka.
22:00 Jaien amaiera.