Aireko Inauteria ospatuko dute larunbatean Sopelan

Aurten ere Aireko Inauteria Barinatxe hondartzako itsaslabarretara helduko da Sopelako Airetik Parapente Taldearen eskutik. Larunbat honetan, irailak 6, 11:00etan hasiko da jarduera, eguraldiak ahalbidetzen badu. Bestela igandean egingo dute. Ekitaldi honetan, parapente eta delta hegal zaleek mozorro dibertigarriak airean erakusteko aukera izanten dute. Aldi berean, egun osoan zehar, argazki lehiaketa egingo da, Aireko Inauteria gai nagusia izango dela. Gainera, ekitaldira aurkeztutakoek hamaiketakoaz gozatuko dute. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Frantziatik etorritako hogei bat lagun esku hartzea espero dute antolatzaileek. Arratsaldean, lehiaketa amaitu ostean, sari banaketa egingo da. 300, 200 eta 100 euroko sariak banatuko dira. Partaide guztiek opariak jasoko dituzte. Argazkian, Aireko Inauteriko partaidea, aurreko edizio batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun