Leioako Musika Eskolako Kantika Koralak kontzertua eskainiko du ostiral honetan, irailak 5, Plentziako Madalen Andra Mari elizan, 20:30etik aurrera. Emanaldia Bizkaiko Foru Aldundiak udan zehar zortzi udal desberdinetan antolatzen duen "Udako Jaialdiak" kanpainaren barruan kokatzen da. Joan den uztailean Italiako Gorizia herrian ospatutako "C.A. Seguizzi" Abesbatzen 47. Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen Kantika Koralak. Taldeak Gorizian aurkeztutako egitarau berbera jarraituko du Plentzian, eta horretaz gain, Leioako koralarentzat bereziki prestaturiko hiru obra ere abestuko dituzte, udal leioaztarreko iturriek adierazi dutenez. Horiek Argentinako Dante Andreok, Nafarroako Mariano Jimenezek eta Norbegiako Tone Bianca Dahlek prestatu dituzte. Argazkian, Leioako Kantika Korala / La idea del norte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!