Zortzi hilabetetan zehar, inoiz kalera atera gabe, bi txakur balkoian izateagatik,
Leioako bizilagun baten aurkako salaketa aurkeztu zuen, 2007ko azaroaren 21ean, animalien babeserako Provida Animal elkarteak. Elkartearen arabera, bi txakurrak zortzi hilabetetan zehar balkoian lotuta izan ziren eta, ondorioz, pilatutako gorotzen gainean egotera behartu ditu. Txakur bat 'villano' arrazakoa zen eta, bestea, tamaina beretsuko txakur iletsu bat. Provida Animal elkarteari abisua eman zion auzokidearen hitzetan, txakurrek "etengabe zaunka egiten zuten eta kalera ez ziren sekula ateratzen". Bada, salaketa aurkeztu eta bederatzi hilabete luzera, Getxoko epaitegiak frogatutzat jo du txakurrak "zikin eta txartu zainduta" zeudela eta isuna jarri dio Leioako bizilagunari, bi animaliei "tratu txarra ematea" egotzita: 30 egunetan zehar, 12 euro ordaindu beharko du egun bakoitzeko; 360 euro guztira. Horrela egiten ez badu, pagatu gabeko bi eguneko espetxe egun bat egin beharko duela ohartarazi du epaileak. Argazkian, abandonatutako txakurretako bat /
Derecho Animal.