Ekaineko uholdeek kaltetuei laguntzen dihardute Getxoko 20 saltokik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 4a, 14:32

Iragan ekainean gertatutako uholdeen ostean, Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteko hainbat kidek erakundeari agertu zioten kaltetuei laguntzeko interesa, horiek bere etxebizitza edo lokaletan konponketak egin, tresnak ordeztu… eta abar egin behar baitzituzten. Horrela bada, elkarteko hogei saltokik (pdf, gaztelaniaz) –gehienak altzariak, dekorazioa eta diseinua; eta obrak, erreformak eta egokitzapenak egiten dabiltzanak, hau da, proiektuaren helburuarekin inplikatuen dauden jarduera ekonomikoko azpisektoreetakoak–, ekimen honekin bat egin nahi izan dute. Modu horretan, etxebizitzak eta merkataritza establezimenduak kaltetuak ikusi zituzten pertsonek horietara jo dezakete, arazoak konpondu eta ordaintzeko baldintza hobeei edota jendaurreko salmentaren prezioaren murrizketari onura ateraz, aipatu dutenez. Horretarako, frogatu beharko dute aipatutako uholdeek kaltetutakoak direla edozein egiaztagiri baliagarri erakutsiz, aseguru-etxeari edo Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari aurkeztutako kalteen aitorpenaren kopia, esate baterako. Hala ere, ibilgailuetan bakarrik kalteak pairatu zituzten pertsonak ezin izango dira laguntza horiez baliatu. Argazkian, Algortako Zubilleta auzoko bi lagun denda batetik zarama ateratzen, uriolen ostean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun