Leioako 20 dendek baino gehiagok euren produktuak salduko dituzte Boulevardean bihartik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 4a, 15:54

Leioako Merkatarien Elkarteak antolatutako VII. Merkaleioa izango da asteburu honetan, irailak 5, 6 eta 7, Leioako Boulevardean. Bertan herriko 20 denda baino gehiagok denboraldiko produktuak salduko dituzte prezio ezinhobeagotan. Gainera aurten, bisitariek inoiz baino eskaintza zabalagoa eskuragarri izango dute, udal iturriek aipatu dutenez. Besteak beste, poltsak, arropa, oinetakoak, aromaterapia, kirol produktuak eta eskolara bueltatzeko ezinbesteko materiala egongo dira salgai. Ostiral eta larunbatean ordutegia goiz zein arratsaldekoa izango da, hau da, 10:00etatik 20:00etara. Igandean, baina, goizez baino ez da egongo irekita: 10:00etatik 14:00etara, hain zuzen. Argazkian, hainbat poltsa merkatuan salgai / J. Rodriguez Ruibal.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun