Banda Gaites Llacin taldeari dagokionez, 1998an sortu zen Llacin de Porrua Kultura eta Etnografia Elkarteko Tradiziozko Musika Eskolaren baitan. Elkarte horrek urteak daramatza Asturiaseko historia eta ohiturak babesten. Azken hamar urteotan taldekideen kopurua etengabe handitu da eta, gaur egun, 80 musikari baino gehiagok osatuta dago. Bere errepertorioan tradiziozko kantak eta taldekideek eginiko abestiak bildu dituzte, baita beste estilotako eragina duen doinuak ere. Areetara “Xideces” dakarte, egin duten azken lana, ohiko gaita bandaren aurrean berrikuntzaren aldeko apustua erakusten duen diskoa, hain zuzen ere. Azkenik, Alann-Bique talde galiziarrak “Noche de brujas” ikuskizuna eskainiko du. Lan horretan musika eta antzerkia uztartu dituzte antzinako kondaira keltarrak berreskuratzeko asmoz.
Bestelako jarduerak
Musika saioez gain, kaleko banden desfileak ere egongo dira jaialdian. Aurten, Frantziako Bagad Men Glaz eta Eskoziako Reading Pipe Band taldeak arituko dira. Hurrengo egunetan, beste zenbait talde gehituko zaizkie. Azkenik, beste zenbait jarduera ere egongo dira jaialdian: Bidezko Azoka (Itzubaltzetako Ibaiondo kalean), Munduko Azoka eta Kulturen Gunea (Areetako Xake plazan).