Rugby denboraldia Anoetan galduz abiatu du Getxo Arteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 21a, 19:00

Donostian jada ohiturak agintzen duenez, Getxo Arteak gipuzkoarren aurkako partida galdu egin du gaur goizean, markadoreak 11 eta 10 erakusten zuela. Puntu bakarragatik izateak edota 83. minutura arte irabazten joan izanak ez du, ordea, emaitzan aldeketarik ekartzen: Pegamo Bera Berara joan dira 4 puntuak. Lehenengo aldian ondo aritu dira lehen Basterretxearen eta orain Jabitxin eta Karraren mutilak. Eta hori Lee Williams galesa ezin izan duela zelaira jaitsi fitxan akatsen bat egoteagatik. Gainera, Getxoren zorte txarra areagotzeko Jeremias Palumbo eta Aitor Etxebarria bere ordezkoa lesionatu dira eta aldageletarako bidea hartu behar izan dute behar baino lehenago. Bera Berak joku zakarrez aritu da eta Getxo Artea berriz hirugarren lerroko gizonen abiaduran oinarritu da baita eskuko jokuan ere. Orain ohorezko mailako 10 klubetatik 9. tokian aurkitzen da taldea.

Lehenengo minutuak kenduta, zeinak oso berdinduta egon direnak, lehenengo zatiak beltz eta horia izan ditu koloretzat. David Martin eta Mariano Abateri esker 30 minututan 10 puntu eskuratu ditu Getxo Arteak, lortu dituen guztiak. Baina atsedenaldia baino lehen, donostiarrek Sudreri esker kolpe baten bidez hurbildu zaizkie.

Bigarren zatian, Bera Bera sinestuta pasatu da erasora, Getxo Artea ondo defendatzen ibili dela arbitroak David Martin eta Carlos Elder kanporatu arte. Handik aurrera errazagoa izan da donostiarren ofentsiba eta bilatzen aritu diren entsegua heldu da 55. minutuan. Horren ostean, Bera Bera etengabe joan da aurrera Getxokoek eraso guztiak estaliz ibili dira. Baina, araututako denboratik kanpo, arbitroek donostiarrekin aritzen den Gregory Sudre frantsesari emandako zigor-kolpeak erabaki du partida, Bera Beraren aldeko 11 eta 10 ezarriz. Jose Luis Martinez "Karra"k partida bukatuta onatu duenez "azkenean burua falta izan zaigu". Jokalariek egindako lanagatik pozik agertu bada ere, aurrera begirako autokritikari ere ekin dio: "lana falta zaigu, orduak falta zaizkigu eta umiltasuna ere falta zaigu. Batzuk hemen denbora asko daramatelako eta beste batzuk heldu berriak direlako dena dakitela uste dute".

Jokalariak:

Jabitxin eta Karrak Alzola, Dani Rodriguez, Peñarredonda, Duran, Gaizka Agirre, Nieto, Lopategi, David Hernandez, Mirones, Palumbo, David Martin, Monasterio, Abate, Garate eta Elder atera dituzte hasieratik, geroago Aitor Etxebarria, Bittor Aboitiz, Indar Zaballa eta Mikel Etxeandia zelairatzeko. Berriz, Pegamo Bera Beraren mutilak honakoak izan dira: Alberro, Arbelaiz, Herbaut, Lefevre, Dacunto, Aimar Díez, Goiti, Arrijuria, Armen tal, Sudre, Palomares, Roque, Tutard, Arana y Alvarez eta, beranduago, Arcelus.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun