Carlotta Ortuzar urruñarraren erailketa salatu dute hainbat gizon-emakumek Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 5a, 23:11

"Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egin" irakur zitekeen pankartaren inguratuz, hogei bat gizon-emakumek bat egin dute Bilgune Feministak arratsaldeko 7:30erako Algortako Telletxen plazan deitutako elkarretaratzearekin. Horren bidez, Carlotta Ortuzarren erailketa salatu nahi izan dute algortarrek. Urruñarra bere etxean aurkitu zuten hilda astelehenean, hilak 1, senarrarekin batera. Frantziako Poliziak egindako ikerketen arabera, senarrak emaztea hil, eta gero bere buruaz beste egin zuen. Ortuzar Euskal Herrian aurten genero indarkeriak hildako laugarren emakumea da. Lehena, urtarrilean Tatiele de Sousa izan zen, Iruñean. Atzetik, Nagore Laffage eta Estibalitz Angulo hil zituzten, lehena Orondritzen (Nafarroa) agertu zen eta bigarrena Mañuetan (Araba). Argazkian, gaurko kontzentrazioa. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun