Anton Chejoven “El Oso” antzezlanaren irakurketa egingo dute gauean Algortan

Itxartu Antzerki Taldearen eskutik, XIX. mendean jaiotako Anton Chejov idazle ukrainiarraren “El Oso” antzezlana izango da entzungai ostiral honetan, 21:00etatik aurrera, Algortako Piper’s taberna irlandarrean. Hain zuzen ere, lana antzertu beharrean, horren irakurketa egingo dute Mikel Albisuk, Ainhoa Txopiteak, Aitor Gabiolak eta Enrique Uribarrik. Obra komikoa da, adin guztietako ikusleentzako eta ordubete eta laurdeneko iraupena du, adierazi dutenez. Berau alargundu berri den Elena Ivanovna eta senarrak utzitako zorra kobratzera datorren gizonaren arteko liskarra du ardatz. Elena prest dago ordaintzeko, bere administratzailea itzultzean. Baina gizonak oso premiazkoa du ordainketa eta behin eta berriro eskatzen dio, Elena haserre araziz. Biak oso temati, bereari eustearren biak hiltzeko prest, euren arteko duelua hitzartzen dute. Bestalde, biharko, II. Getxoko Milia antolatu du Itxartuk, Getxo Atletismo Taldearekin batera. Argazkian, Mikel Albisu aktorea uztailan Algortako batzokiko tabernan eskainitako saioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun