Asteleheneko Andra Mari eguna aitzakia hartuta, asko dira Euskal Herriko punta batetik bestera festetan murgilduta dauden herriak. Uribe Kosta eta Erandiori dagokionez, 17:30ean abiatuko dira
Ondizko jaiak. Eta, irailaren 9ra bitartean, jai giro alaitsua nagusi izango da Leioako auzoan. Hala ere, gogoz geratu direnentzako hilaren 14an, domekarekin, errepikapena egingo dute. Batzuk Bilbo dela esan arren, erandioztar peto-petoak dira
Enekuriko lagunak. Bertan, 18:30ean botako dute txupina, igandera arteko ospakizunei hasiera emanez.
Urduliztarrek ere askorik ez dute itxaron behar izango zapia lepoan jartzeko. Inola emakume elkarteko kideak udaletxeko balkoira igo eta pregoia irakurri bezain laster hasiko dira festak. Hala ere, gogoratu asteburu honetan eliza ingurua dela bertan parranda egiteko tokia. Elortza ingurua datorren asterako utzi dute. Argazkian, euskal dantzak Leioan.