Lea ibaiaren bazterrak ezagutzera joango dira larunbatean Algortatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 22a, 22:36

Uda amaitzen ari den honetan geratzen den eguraldi on apurra aprobetxatu nahi du Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak. Gauzak horrela, larunbat honetan, irailak 27, Lea ibarreko ibilbidea egitera joango dira: Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexa. 22,3 kilometroko bidea egin du Lea Ibarreko Mankomunitateak, ibaiaren ondoan. Horrenbestez, goizeko 9etan jarri dute hitzordua Algortako Telletxe plazako geltoki sarreran, metroa eta Bizkaibusa hartuta joango baitira Munitibarrera, handik 22,3 kilometroko ibilbidea egiteko Lekeitioraino. Bideko tabernaren batean bazkalduko dute. Izena emateko telefonoz deitu (619 935 541) edo e-posta (egizugetxo[abildua]gmail.com) bidali daitele. Berbalagunen mendi taldea zabalik dago, edozeinek har dezake parte, "eta lagunen bat engainatu ahal duzu lehenengo egunean bakarrik ez etortzeko", argitu dutenez. Bitartean, orain ere badago tokia urriaren 1ean hasiko den yoga ikastaroan parte hartzeko. Argazkian, Lea ibaiaren sorburua.

Urtero legez, Yoga euskaraz egiteko aukera egongo da Getxon, Hasier Rekondo iralkaslearen eskutik. Algortako San Nikolas ikastolan astelehen eta asteazkenetan batuko dira, 19:30etik 21:00etara. Urriaren 1ean dute lehenengo eguna. Hasiberri zein esperientziadunentzat ikastaro egokia da, Bizarra Lepoan euskara elkartetik adierazi dutenez. Bazkideek eta berbalagunek 30 euro pagatu beharko dute hilean eta gainontzekoek 35 euro. Bestalde, urriaren 30ean, saio berria egingo du Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak. Oraingoan, Jon Martinen "Ero" ipuin bilduma aukeratu dute aurretik irakurri eta egun horretan berarekin komentatzeko. Solasaldia 20:00etan izango da, Aldai kulturgunean.

Bilera irekia

Bizarra Lepoaneko langileek eta bazkideek bilera irekia egiten dute hilean behin. Informazioa banatu eta aurrera begirako egitasmoak diseinatzen dituzte guztien artean. Oporren ostean, irailaren 25ean, 20:00etan dute hurrengoa Aldai Kulturgunean (Karitate kalea 1 / Algorta).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun