Lagun talde bat eta musikarekiko grina. Hori izan zen 2005ean Qui Hi Ha? musika taldearen abiapuntua. Hala ere, kide guztiak beste talde batzuetan egon ziren aurretik. Irlandar sustraia duen musika zeltari beste ikuspegi bat eman nahi diote, Mediterraneoko kutsua gehitzen diote, psikodelikoagoa eta egungoa. Hasieratik uste izan dute zuzenekoa aurkezpenik onena zela, eta horretan indartsu batzen dute abesti propioak eta oinarri zelta duten bertsioak. Azkenik, folk esperimental taldea da Calima eta ekialde eta mendebaldearen arteko zubia izan du eta, horretarako, munduko edozein aldeko erritmoak uztartzen ditu. Filosofia hori bere taldekideen nahaste kulturalaren isla dira; izan ere, Venezuelako, Kubako, Bulgariako eta Kataluniako musikariak jarduten dira taldean. Bere ikuskizunetan leku guztietako doinu erakutsi eta hainbat sentsazio eragin nahi dute publikoan eta, horretarako musika eta dantza uztartzen dituzte. “Azul” bere lehenengo diskoarekin taldea Grammy Latino sarietarako izendatuak izatea lortu zuten.
Bestelako jarduerak
Musika saioez gain, kaleko banden desfileak ere egongo dira jaialdian. Aurten, Frantziako Bagad Men Glaz eta Eskoziako Reading Pipe Band taldeak arituko dira. Hurrengo egunetan, beste zenbait talde gehituko zaizkie. Azkenik, beste zenbait jarduera ere egongo dira jaialdian: Bidezko Azoka (Itzubaltzetako Ibaiondo kalean), Munduko Azoka eta Kulturen Gunea (Areetako Xake plazan).