Dagoeneko
2008-2009 ikasturteko ikastaroen eskaintza (pdf) ezagutzera eman du Gorlizko Kultur Etxeak. Aurten, eskulanak, graffitiak, grafopsikologia, hunkipen adimena, joskintza, pilates, pintura edota yoga lantzeko aukera edukiko dute helduek. Gazte eta umeentzat, berriz, musika eta piano ikastaroak -Lirain elkartearen eskutik- eta pintura, txikierritmo (psikomotrizitatea, koreografiak…) eta zeramika tailerrak prestatu dituzte. Horrenbestez,
fitxa (pdf) bete eta Krutzeta kaleko 5. zenbakira jo beharko dute izena eman nahi dutenek. Kultur iturriek jakinarazi dutenez, familia ugaria daukatenei %15eko beherapena egingo diete eta gazte txartela aurkezten dutenei %10ekoa. Bestalde, Gorlizen erroldatutako 13 eta 28 urte bitartekoak erdia baino ez dute ordaindu beharko ikastaroko. Adinez 65 urtetik gorakoei ere horrenbesteko deskontua egingo zaie yogan. Argazkian, pintura ikastaroa.