Abuztuko geldiunearen ostean, 60 bat lagunek egin dute elkarretaratzea, arratsaldeko 8etan, Algortako Telletxe plazan, euren herrikide eta preso gaixo Anjel Figueroaren askatasuna aldarrikatzeko. Gaurtik aurrera, toki eta ordu berean egingo dute kontzentrazioa ostiralero. Figueroa gaixotasun larria eta sendaezina du: epilepsia. Horren ondorioz krisialdi epileptiko larriak izaten ditu, krisialdi horietan konortea galtzen du, eta tartean absentziak, memoria galerak eta haluzinazioak ere izaten ditu. Krisialdiak maizago izaten ditu eta gero eta gogorragoak, gainera.
Anjel kalera! herri ekimenak, bien bitartean, presoa aske uzteko eskatzeko ekitaldi ugari egin ditu. Apirilaren 18an, Figueroa eta beste preso gaixoak askatzeko aldarrikapenari eutsi egin zioten 400 lagunek baino gehiagok, Algortan egindako manifestazioa eta ekitaldiaren bitartez. Sei egun beranduago, berriz, gure herrikidearen osasun egoeraren gaineko hitzaldia egin genuen. Ondorengo asteetan, herritarrek emandako 3.582 sinadura zuzendu genizkien Juan Jose Ibarretxe Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakariari, Juan Antonio Perez Langraizko kartzeleko zuzendariari eta Imanol Landa Getxoko alkateari. Argazkian, gaurko elkarretaratzea / Anjel kalera! herri ekimena.