"Buena Vista Social Club” proiektuaren eskutik nazioarteko arrakasta lortu zuen Ochoak. Proiektu hori ospe handiko eta izen bereko disko eta Winm Wendersek zuzendutako dokumental batean garatu zen. Horretan izen handiko artistek parte hartu zuten: Compay Segundo, Ibrahim Ferrer, Rubén Gonzalez, Omara Portuondo, Cachaito Lopez, Amadito Valdes eta Pio Leiva, besteak beste. Kamerungo Manu Dibango artistaren “Cubafrica” diskoan parte hartu zuen eta, horren eskutik, Ochoaren eta berea laukotearen nazioarteko ospea indartu zen. Gaur egun, Kubako musikaria sonero handia eta bere belaunaldiko gitarra-jole errespetatua omen da.
Bestalde, Xabi Aburruzaga (Portugalete, 1978) oso gazte hasi zen akordeoia jotzen eta, ondoren trikitiarekin hasi zen. Irkus Ansotegi pandero-jolearekin batera Bizkaiko panoramaren bikote gogotsuenetariko bat osatu zuen. Tradiziozko euskal musika beste hainbat estilorekin uztartzen ditu Aburruzagak eta, bere jardueran zehar, hainbat artista eta talderekin jardun da: Mikel Urdangarin, Joseba Tapia, Roberto Moso eta Oreka Tx, besteak beste. 2002. urtean bere trikitixa eskola sortu zuen, Trikileku, eta 2007an "Bizkaiko trikitixa" diskoa kaleratu zuen.
Bestelako jarduerak
Gaur arratsaldean azken aukera izango dute bisitariek zenbait herritako kaleko banden desfileez gozatzeko. Ohi bezala, Getxoko kaleak alaitu eta jaia giroa zabalduko dituzte talde horiek. Era berean, Merkataritza Bidezko Azoka (Ibaiondo kalea), GKErekin laguntzaz antolatutakoa, Munduko Azoka (Areetako Xake plaza ), Munduko Terraza (Santa Eugenia plaza) eta Kulturen Gunea (Areetako Xake plaza) amaituko dira.