Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioa eta Erandioko campusean azken hileotan egiten dituzten zaharberritze lanen bigarren fasea hastearekin batera, hainbat aldaketa egin dituzte ibilgailuen eta oinezkoen ibilbideetan. Iñaki Goirizelaia Bizkaiko Campuseko errektoreordeak jakinarazi duenez, kafetegi nagusia, gizarte arloen gunea, Via Apia eta areto nagusiko eta Errektoregoko inguruak izango dira lanek hartutako guneak eta beraz inguruak ezin izango dira erabili. Oinezkoei dagokienez, liburutegi nagusia eta Ostalaritza Eskola plataforma baten bidez egongo dira lotuta, areto nagusirako bidea ere emango duena. Izan ere, campuseko erdigune osoan zehar ezin izango baita igaro. Ibilbide hauek behin behinekoak dira zaharberritze lanen bigarren fasea amaitu arte. Unibertsitateak barkamena eskatu du lanek sor ditzaketen eragozpenak direla eta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!