Ertzaintzak M.A.C.H. izeneko mutil leioaztarra atxilotu zuen atzo, igandea, bere neska laguna kalean kolpatu zuelakoan. Izan ere, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo arratsaldeko 19:30ak aldera, 21 urteko susmagarriak bere nbikotekidea kolpatu zuen Leioako kale batean. Emakumea etxerako bidea hartu zuen, eta mutilak bere atzean atera zen, etxeraino jarraitu zuela. Ertzaintzak patruila bat bidali zuen bertara eta emakumea bizi den eraikineko eskaileretan ustezko tratu txarren egilea topatu eta atxilotu zuen. Polizia autonomikoek egiaztatu zutenez, emakumeak zauri irekia zeukan ezpainean eta masailezurra minduta zuela esan zien ertzainei. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman zuten izandako zauriengatik arta zezaten eta, bestalde, genero indarkeria delitua egin izana leporatu diote M.A.C.H.-i. Argazkian, Algortako Bilgune Feministak "Emakumeon aurkako indarkeriari aurre egin" lelopean pasa den ostiralean egindako elkarretaratzea.