Ostiraleko 15:30ean Tinako jaitsierarekin hasiko da asteburuko egitaraua. 18:00etan auzoko txikiek hainbat jolasez gozatu ahal izango dute. Ordu bete beranduago Gure Ohiturak dantza taldeak euskal dantzen erakustaldia eskainiko du, eta ondoren txokolatada herrikoiaren txanda izango da. Gau partean, 22:00etatik aurrera musika izango da nagusi Udondon, Esne Beltza eta No Drama taldeen eskutik. Ordu txikietan barrena, Luhartz erromeria taldeak izango du taula gainetik neska-mutilak mugiarazteko ardura.
Larunbatean ezin erritmoa eutsi
Azkenik, jaiekin amaitzeko, larunbata ekintzez beteta izango da. Goizeko 10:00etan Udondoko VII. Nekazaritza Azoka irekiko da, eta txikienek eguerdiko 12:00etan haur antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoekin. Bitartean, nagusiek euskal triki poteoa hasteko prest izango dira 13:30ean, eta bestelako musikaz gozatu nahi dutenek Leioako Musika Bandaren emanaldia izango dute entzungai ordu berean. Eguerdiko 14:30ean herri bazkaria hasiko da eta ordu bat beranduago, Udondo Errekako VI. Arrantza Txapelketari hasiera emango diote, sari emanaldia 18:00etan burutuko dela. Arratsalde aldera herri kirolen txanda izango da, aizkolarien Bizkaiko Openeko final aurrekoak ospatuko direlarik, Leioako Harrijasotzaile Eskolak antolatuta. Jaien azken txanpari aurre egiteko koadrilen arteko probak izango dira txosnetan 22:30etik aurrera, eta gauerditik aurrera Lotxo erromeriaren musikarekin amaituko dira aurtengo Udondoko jaiak.