Karlos Garrido Sopelako presoa bihar zortzi kaleratuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 9a, 21:37

Karlos Garrido preso politiko sopeloztarra irailaren 17an irtengo da Almeriako kartzelatik, espetxe zigorra osorik bete ostean. Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez, egun berean, 21:30ak aldera, lehen harrera egingo diote Sopelako Mikelats herriko tabernan, eta luntxa egongo da. Garrido 1998. urtean atxilotu zuten Bizkaia komandoa lagundu izana leporatuta eta Carabanchel eta Alcala-Mecon izan ostean kaleratu zuten, prebentziozko presondegialdia amaituta. 2002ko maiatzaren 13an, Bizkaia komandoko ustezko kide eta laguntzaileen aurkako auziaren epaia kaleratzearekin batera, sartu zuten berriro espetxera, falta zitzaiona betetzeko. Sumario horretan, besteak beste, Patxi Markes, Urko Labeaga, Jagoba Terrones eta Mila Etxebarria ere zigortu zituzten. Karlos Garrido Navalcarnero eta Valdemoron izan ostean Almeriara eraman zuten 2003an, eta espetxe horretatik kaleratuko da, Euskal Herritik 972 kilometrotara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun