Ertzaintzak Erandion atxilotu zuen atzo, asteartea, F.G.G. 32 urteko gizonezkoa. Berari eta abuztuaren 29an Bilbon jada atxilotu zuten S.G.A. 35 urteko emakumeari leporatzen die Herrizaingo Sailak abuztuko egun horretan Lutxanan etxebizitza bat lapurtu izana. Gainera, legez kanpoko atxiloketa delitua ere egozten diete etxeko jabea lapurreta burutzen zuten bitartean aulki batera lotuta mantendu zutelakoan. Izan ere, pasa den abuztuaren 29an, goizeko lehenengo orduan Lutxanako etxeko jabea bistaz ezagutzen zuen emakume batekin geldituta zegoen erabilitako arropa multzo bat emateko. Ertzaintzak zabaldutakoaren arabera, emakumea ez zen bakarrik agertu hitzordura eta berarekin joan zen gizonezkoak aizto batez mehatxatu zuen jabea eta sukaldean zinta isolatzailez aulki batera lotu zuen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!