Arratsaldeak bero-hodeiak sortu, trumoi lainoak loditu eta euri zaparrada gogorrak izango dira han-hemenka. Hori izan da Euskalmet Araba Bizkaia eta Gipuzkoako Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, gaur arratsalderako izango dugun eguraldia. izan ere, atzo bezala gaur ere giro nahasia eta ezegonkorra nagusituko da, eta "arratsaldean zehar bero-hodeiak sortzen eta garatzen joango dira eta aroak beltzera egingo du; trumoi lainoak loditzen joango dira eta zaparradak utziko dituzte. Zaparrada hauek, han-hemenka gogorrak izan daitezke" iragarri dute Euskalmeteko arduradunek. Gainera, haizeak 70 kilometro orduko abiadura hartu ahal izango du. Hori dela eta, 30 litro orduko ekaitz eurien eta horiek eragindako uholde txikien arriskuaz ohartarazi du Herrizaingo Sailak. Atzo, 15 litro batu ziren hainbat gunetan eta Uribe Kostan arazo bakarra Avanzadan jaso zen, goizeko 10:30ak arte auto ilara handiak sortu baitziren Getxo eta Erandio arteko ibilbidean. Argazkian, pasa den ekainaren 1eko uholdeak Algortako Getxo I institutu parean.