Erakundeen utzikeria salatu du Gobela ibaiak kaltetutakoen elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 10a, 18:56

Euskalmet eta Herrizaingo Sailak euri gogorrak etor daitezkeelakoan zabaldutako alerten aurrean Gobela ibaiaren inguruko auzokideak urduri jarri egin dira ekainaren 1eko eta 8ko uholdeak errepikatzeko aukera dagoelako. Horrela, ohar baten bidez Gobelako ubideak egun duen "egoera penagarria" salatu egin du Gobela ibaiak kaltetutakoen elkarteak. Elkarteak Getxoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari leporatu die "hondamendia errepikatuz gero gerta litekeenaren ardura". Izan ere ereakunde horiek beraien eginbeharrei muzin egin dietela salatu dute: "gaur egun ez da ezertxo ere egin Gobela ibaia gu guztioi eragiten digun arriskua murrizteko". Auzokideek salatu dutenagatik ibaia "landareek itxita" aurkitzen da eta hortaz ez dute baztertzen euriteak egonez gero uriolak errepikatzea. Argazkian, ekainaren 1eko uholdeen irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun