Figueroa Gurutzetako ospitalean izan da aste batez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 10a, 19:46

Anjel Figueroa gaixotasun larri eta sendaezina duen Algortako preso politikoak aste oso bat egin du Gurutzetako ospitalean, irailaren 1etik 8ra arte, "bere egoeraren errebisioa egiteko", Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez. Aste hori "epilepsiaren unitatean izan da, eta frogak egin ostean orain medikuen diagnostikoaren zain gelditu da. Bestela, aipatu behar da abuztuaren 31n beste krisialdi bat izan zuela Langraitzeko espetxean, ospitalera eraman aurreko egunean hain zuzen", zabaldu du Etengabek. Bitakorak ertzainek ospitalean bisita batean izandako jarrera salatu du: "bisita egin bitartean polizia gelan bertan zegoen, eta euskaraz egiteagatik eta ulertu uste zuen zerbaitengatik sekulako mehatxuak bota eta istiluak sortu zizkion aipatutako ertzainak bisitan zegoen pertsonari. Ospitalean izaten den guztietan beti antzeko egoerak sortzen dira, egokitzen zaizkien ertzainen arabera". Argazkian, Figueroa aska dezaten Algortan egindako elkarretaratzeetariko bat / Anjel kalera! herri ekimena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun