Hortaz, Foru Aldundiak errenta neurri ezberdinen arteko ezberdintasunik egiten ez duten salneurriak mantendu edo murriztetik urrun, inflazioarekin bat igotzea proposatu du garraiobidea orokorrean langileriarentzat askoz gehiago garestituz eta defizit publikoari dagokion gunean espediente garbiarekin pasatuz baina behin ere, langileriari eta ikasleriari krisi ekonomiko kapitalistaren ondorioen pisua pasatuz behin ere, balore sozialez ulertzen ez duena, etekin eta errendimendu ekonomikoaz baizik.
Horrela, Foru Aldundiak behin ere bere Bizkaiko garraio publiko baten aldeko apustu exkaxa eta garraio iraunkor eta berdintzaile bat bermatzeko interes falta erakusten du, behin ere klase sozialen arteko ezberdintasuna handituz eta kapitalaren aldeko kudeaketa baten alde egiten duela erakutsiz, autobusaren salneurriak igo eta era berean Sozietateen Gaineko Zergaren erreforma bat onartu egiten baitute enpresariei ehunka milioi euro oparituz, garraio publikoetan diru falta dagoela salatzen duten bitartean.
Bizkaiko Gazte Komunistek praktika hauek sutsu kondenatu eta salatzen ditugu, klase herrikoi eta langilea laguntzeaz urrun, horren oinarrizkoa den zerbitzu bat garestitzen baitute eta Bizkaiko erakundeei, honen aurrean, neurri sozialak hartzea exijitzen diegu, hala nola, salneurriei eustea berez egoera txarrean eta krisiaren aurpegirik basatiena (langabezia, beharrezko produktuen jasan ezineko inflazioa, erregaien igoera…) pairatzen dauden familia ekonomiak laguntzeko helburuz. Igoera honek, hortaz, ez ditu bat ere lagunduko, baizik eta haien egoera txarra areagotu.