Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan leku eta ikastaro gehiago izango dira aurten

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 11a, 20:32

Emakumeentzako Jabekuntza Eskolarako izen-ematea astelehenean, hilak 15, zabalduko du Getxoko Udalak. Udalerriko emakumeek Ermua, Basauri eta Ondarroako tokiko erakundeekin batera sarean sortutako ekimenean aurrematrikula egiteko epemuga datorren ostirala, hilak 19, izango dutela. Ondoren, hilak 22, egingo da ikastaro ezberdinetako zozketa. Keltse Eiguren Getxoko Udaleko Aukera Berdintasuneko Saileko zinegotziak (argazkian, artxiboko irudi batean) gaurko aurkezpenean azaldu duenez, bosgarren edizioa den honetan ahalegin berezia egin da ikastaroen (pdf) plazen kopurua eta eskaintza zabaltzeko. Hortaz, aurten 274 plaza-kopuru izango dira (iaz baino 94 gehiago). Era berean, 12 ikastaro eta tailerretik 17rako jauzia emango da, euskarazko eskaintza "Jende aurrean hitz egiteko teknikak" ikastaro bakarrera mugatuko da, eskainitakoaren %5,88.

Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren helburua emakumeen parte hartzea bultzatzea da, politikan eta gizartean, Eigurenek gogoratu duenez, "eta urterik urte sendotzen ari da emakumeen gogoeta, trebakuntza eta elkartze gune gisa, horien artean interes handia pizteaz gain, ikasturtearen hasierari buruz galdetzen jasotako dei ugarik erakusten duenez”.

Aurtengo eskaintzak honako trebakuntza lerro hauek mantenduko ditu: emakumeen nortasuna eta subjektibotasuna, komunikazioa, feminismoa eta munduko emakumeekiko elkartasunaren eta trukearen lerroa. Ikastaroak Algortako eta Itzubaltzeta / Romoko Kultur aretoetan eta Algortako Juan Bautista Zabala ikastetxean izango dira.

Erabiltzaileen profila

2007/2008ko ikastaroetan parte hartu zuten emakumeen gehiengoaren bataz besteko adina 48 urtekoa izan zen (5 urtetan jaitsi zen, aurreko ikasturtearen aldean); %14k 30 urtetik beherakoa izan zen eta ia 8 puntutan areagotu da unibertsitate ikasketak dituzten ikasleen kopurua, bataz bestekoa %46koa izanik (40 urtetik beherakoen artean, %70k unibertsitate ikasketak dituzte).
Ordaindutako lana duten edo izan berri duten emakumeen kopurua 17 puntutan jaitsi da eta %35a elkartetako kidea da.

Ikastaro berriak

Ikasturte honetan hurrengo ikastaro berriak izango dira: “Komiki femeninoan sartzen herri desberdinen bitartez”, “Multikulturalismo eta feminismoa”, “Afrikako emakumeen errealitatearen ikuspegi feministak”, “Feminarioak”, “Negoziatzeko trebezia emozionalak”, “Ibilbide zinematografikoa harreman femeninoetan zehar”, guzti horiek gazteleraz. Gainera, bi urteren ondoren, “Jende aurrean hitz egiteko teknikak” ikastaroa euskaraz antolatu da berriro, iaz euskaraz emandako "Feminismoa lehen eta orain" ikastaroak bete zuen hizkuntz kuota ordezkatuko duena.

Aurreko ikasturtean bezala, Jabekuntza Eskolak haurtzaindegi zerbitzua edukiko du eta EHUk aukera libreko kredituak emango dizkiete ikastaroetan parte hartzen duten unibertsitate ikasleei.

Matrikula

Aurre inskripzioak aipatutako datetan egin daitezke Algortako, Itzubaltzeta / Romoko eta Getxoko Hiritarren Arretarako Bulegoetan (goizez) eta Makaletako Etorbideko Hiritarren Arretarako Gunean (arratsaldez). Plazak datorren irailaren 22an zozketatuko dira, 10:00etan, Martikoena kaleko 16 zenbakian eta matrikulak datorren irailaren 30etik urriaren 8ra arte egin ahal izango dira.

Informazio gehiago lortzeko Getxoko Udaleko Aukera Berdintasuneko Sailean eska daiteke, 944 660 130 telefono zenbakian, eizmendi[abildua]getxo.net posta elektronikoan edota Getxo.net webgunean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun